Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Legorretako Udalak webgune irisgarri eta intuitiboagoa estreinatu du

Legorretako Udalak webgune irisgarri eta intuitiboagoa estreinatu du

03 Uztaila 2024

Legorretako Udalak erabat berritutako webgunea du gaurtik aurrera. Diseinu berriari esker, herritarrek informazio guztia irisgarri eta intuitiboago izatea erraztu nahi izan da. Era berean, garai berrietara egokitu da; izan ere, orain arteko webgunea duela 10 urte baino gehiago egin zen eta irudi aldaketa orokorra eskatzen zuen.

Edukiari dagokionez, ez da ezer aldatzen. Albisteen atala agenda eta azpiegituren erreserben atariak berdin jarraituko dute. Hala ere, hemendik aurrera, materialen erreserba (megafonia, proiektagailua, garbiketa-materiala...) Egoitza Elektronikotik egin beharko da.

Guztientzako webgune irisgarriagoa

Orrialde berri honek erabilerraztasun-tresna oso interesgarria dauka. Atal bat prestatu da ikusmen desgaitasuna duten pertsonek webgunea gainerakoen baldintza berberetan kontsultatzeko. Horrela, hemendik aurrera informazioa argiago eskainiko da, eta koloreak bereizteko arazoak dituzten pertsonek webgunea beren erara egokitzeko aukera izango dute. Tresna hau webgunearen behealdeko ezkerraldean dago erabilgarri, borobil morean klikatuz.

Jakina, aipatutako hobekuntza hauek telefono mugikorretako nabigatzaileetan ere aplikatu dira, eta, beraz, webgunea ordenagailutik zein mugikorretik kontsultatzeko esperientzia berbera izango da. Gogoratu LegorretAPP ere erabilgarri dagoela, Google Play eta App Store plataformetan eskuragarri dagoena.

Bestalde, Legorretako armarria berritzeko prozesuak aurrera jarraitzen du. Hala ere, oraindik ez da amaitu, eta, beraz, web berrian eguneratu egingo da erabateko onarpena lortzen denean. Gaur-gaurkoz, betiko logoak jarraitzen du webgunean.