Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Legorretako XIV. Garagardo Azoka egingo da larunbat honetan

Legorretako XIV. Garagardo Azoka egingo da larunbat honetan

12 Iraila 2023

Beste urte batez antolatu du Aldapa Haundi elkarteak Legorretako Garagardo Azoka. Kasu honetan, 16. edizioa izango da, eta larunbat honetan, irailak 16, egingo da. Gainera, VI. Lasterketa Solidarioarekin egingo du bat ospakizun honek; beraz, giro berezia izango da Legorretan egun guztian zehar.

Azokari dagokionez, barra irekiera 13:00etan izango da. Ondoren, bingoa eta zozketa desberdinak egingo dira, eta 17:00etatik 20:00etara bitartean N-Lezz musika taldeak giroa alaituko du.

Azokarako tiketak salgai egon dira azken egunotan herriko tabernetan, eta oraindik erosteko aukera dago. Horretarako azkenengo eguna astearte hau izango da, irailak 12.

XIV Garagardo Azoka