Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
"Zainduz zaindu": zaintzaileei zuzendutako programa

"Zainduz zaindu": zaintzaileei zuzendutako programa

26 Iraila 2025

Zaintzaile funtzioa garatzen ari diren herritarrentzat, autolaguntza taldean parte hartzeko aukera eskainiko du Legorretako Udalak. Zazpigarren urtez, Nerea Redondo Otamendi izango da taldearen bidelagun.

Saio hauetan, bizipen eta egoera ezberdinak kudeatzeko tresnak emango zaizkie parte hartzaileei, elkar entzunez, hausnarketa bultzatuz eta batak bestearengandik ikasteko espazio lasai eta seguru bat sortuz. Beste batzuen artean, estres egoerak kudeatzeko tresnak, entzuketaren lanketa, autozaintza, motibazioa, autoestimua eta erlaxazio teknikak landuko dira, zaintza lanetan genero ikuspegiak duen eragina ahaztu gabe.

Lehen saioa Urriaren 7an izango da, asteartea, 15:30etik 17:30era, udaleko areto nagusian. Ondorengo saioak, hilabetean behin izango dira astelehenetan 15:30etik 17:30era.

Ikasturteko datak:

  •  Urriak 7, asteartea, 15:30-17:30.
  • Azaroak 3, astelehena 15:30-17:30.
  • Abenduak 1, astelehena 15:30-17:30.
  • Urtarrilak 12, astelehena 15:30-17:30.
  • Otsailak 2, astelehena 15:30-17:30.
  • Martxoak 2, astelehena 15:30-17:30.
  • Apirilak 13, astelehena 15:30-17:30.
  •  Maiatzak 4, astelehena 15:30-17:30.
  • Ekainak 1, astelehena 15:30-17:30.

Izena eman nahi dutenek Legorretako Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute 943 085 290 edo 688 829 013 telefonoetara deituz, edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Zaintzailea bazara, gerturatu Gizarte Zerbitzuetara eta eman izena!

Animatu zaitez!