Legorretako Udaletik pilates eta yoga Ikastaroak antolatu dira hasi berri dugun ikasturterako.
Pilateseko ikastaroan, bi talde ezberdin egongo dira, bata goizez eta bestea arratsaldez.
Goizeko ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan izango da Kultur Etxeko goiko solairuan 9:00etatik 10:00etara. Arratsaldeko ikastaroa, berriz, astearte eta ostegunetan, 18:15etatik 19:15etara Ugaro Herri Ikastetxeko soinketa gelan. Ikastaroak, hurrenez hurren, irailaren 22 eta 23an hasiko dira eta 2026ko ekainaren 17 eta 18an amaituko dira.
Yogari dagokionez, klaseak astelehenetan izango dira arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara kultur etxeko goiko solairuan. Ikastaroa urriaren 6an hasiko da eta 2026ko ekainaren 15ean amaituko da.
Ikastaroek plaza mugatuak izango dituzte (talde bakoitzak gutxienez ere 6 ikasle izan beharko ditu eta gehienez ere 12) eta gehienezko kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da. Ikastaro osorako matrikularen kostua 405eurotakoa izango da (45 euro/hileko) pilatesen kasuan eta yogaren kasuan 315 eurotakoa (35 euro/hileko). Ordainketa Kultur Etxean emandako argibideak jarraituz egin beharko da. Ikastaroa hasi ondoren ez da matrikula dirurik itzuliko ezta ordainketarako agindu iraunkorra baliogabetuko. Izena emateko epea irailaren 17an amaituko da.
Izena emateko edo argibide gehiagorako Kultur etxeko ateak zabalik daude edo nahi izanez gero, emailez (kultura@legorreta.eus) edo telefonoz (684 801 736) harremanetan jartzeko aukera izango da.
Liburutegia, 10:00etatik 13:00etara dago zabalik irailaren 12ra arte eta hortik aurrera, arratsaldez egongo da zabalik ohiko ordutegian (16:30-19:30).



