Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
ZORU PELBIKOA LANTZEKO IKASTAROA

ZORU PELBIKOA LANTZEKO IKASTAROA

15 Abendua 2025

Arrasateko Abian Fisioterapia Zentroko zoru pelbikoa, obstetrizia eta ginekologia berreziketan aditua den Saioa Baena fisioterapeutak  eskaintzen du zoru pelbikoa indartzeko ikastaro hau.

Emakumeok, gure zoru pelbikoan eta gure ongizatean eragina duten hainbat egoera bizi ditugu, besteak beste, erditzea, hormona gorabeherak, eta abar. Ikastaroa, parte hartu nahi duten edozein emakumerentzat da, eta bereziki, menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, umetokia edo puxika erautsi dutenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri direnentzat, erditze osteko tratamendu bezala.

  • Egutegia: urtarrilaren 20an hasita 10 saio.
  • Ordutegia: astearteetan 18:00-19:30.
  • Materiala: bakoitzak bere esterila eraman behar du.
  • Prezioa: 100€ ikastaro osoa (taldea osatzeko gutxienez 6 pertsona eta gehienez 15).
  • Izen-ematea: abenduaren 23ra bitarte, berdintasuna@legorreta.eus helbidera zuzenduta.

LANDUKO DENA:

Teoria: Zoru pelbiko, anatomia, postura berreziketa, eta abar.

Praktikoa: Zoru pelbikoaren kontzientziazioa, perineorako ekitaldi zehatzak, gimnasia abdominal, hipopresiboa eta postura ariketak orokorrean.

Azken saioan, zoru pelbikoaren balorazioa indibidualki egiteko aukera, zenbait disfuntzioren aurrean perineo muskulaturaren egoera ebaluatzeko.