Pikuk Kirol Klubak antolatutako VI. Lasterketa Solidarioaren baitan, Gautena elkarteak autismoari buruzko hitzaldi bat eskainiko du Legorretako udal aretoan 18:00etatik aurrera. Hitzaldiak autismoaren errealitatea gerturatzea izango du helburu, eta gertutik bizi duten bi amek eskainiko dute. Hemen hitzaldiaren inguruko informazio gehiago.