Eguneko Arreta Zerbitzua
Definizioa: Eguneko Arreta Zerbitzua, egunean zehar erabiltzeko laguntza eta prebentzio izaerako intentsitate txikiko zerbitzua da. Erabiltzaileen autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea du helburu, oinarrizko elikadura eta higiene premiak betetzeko aukera ere eskaini dezakeelarik.
Nori zuzendua:
-Mendekotasun arriskuan edo mendekotasun egoeran dauden adinekoei (I. mailako mendetasun-egoeran edo arriskuan daudenak, MBBn 39 puntura arteko puntuazioa lortu dutenak).
-Bazterkeria egoeran dauden pertsonei.
Udal arautegia:
Eguneko arreta zerbitzuaren udal araudia: https://www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia#30-udal-zerbitzuak
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuak