Telelaguntza zerbitzua
Definizioa: gizarte izaera duen zerbitzu tekniko bat da, zeinak telefono-linearen bitartez, etengabeko arretako zerbitzua edukitzeko aukera ematen dien erabiltzaileei eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, larrialdiko edo gizarte-premiako egoerei aurre egiteko.
Nork eska dezake:
-Bakarrik bizi diren edo egunaren denbora gehiena bakarrik igarotzen duten pertsonak.
-Bizikidetza unitate baten parte diren eta babesik eza, mendekotasuna edota urritasun egoeran dauden pertsonak.
-Aurreko egoeretako batean ez dauden pertsonak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egindako gizarte txostenean telelaguntza zerbitzuaren bidez konpon daitezkeen beharrizanak dituela egiaztatzen denean.
Horiez gain:
-Etxean telefono linea eduki behar da.
-Telelaguntza ekipoa zuzen eta egoki erabiltzeko gai izan behar da.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila
Eskaera: https://www.euskadi.eus/betion-telelaguntza/web01-tramite/eu/
Esteka interesgarria: https://www.euskadi.eus/contenidos/peticion_servicios/teleasistencia/eu_def/adjuntos/Guia-usuario-betiON_EUS_nov20.pdf
Gizarte zerbitzuak
- Gizarte-zerbitzuak
- Mendekotasun egoerak
- Ezgaitasun egoerak
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
- Zaintzaileentzat laguntza programa
- Eguneko arreta zerbitzua
- Telelaguntza zerbitzua
- Indarkeri matxista
- Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua
- Gizarte larrialdi laguntzak
- Gizarteratzean laguntzeko baliabideak
- Udal tasasen laguntzak eta hobariak
- Gizarte ekintza eta esku-hartze komunitarioa
- Garapen bidean