Ezgaitasun egoerak
Ezgaitasun balorazioa
Definizioa: Ezgaitasun gradua baloratzea eta garraio publikoa erabiltzeko mugikortasun zailtasunak neurtzea, baremoa erabiliz. Ezgaitasun gradua ehuneko moduan neurtzen da. Ezgaitasuna duen pertsona gisa aitortu izateko, ezinbestekoa da ezgaitasun gradua %33 edo gehiagokoa izatea. Berrikuspena egiteko eska daiteke.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua
Mendekotasun edota ezintasun egoerei aurre egiteko laguntza produktu teknikoak
Definizioa: Banakako diru laguntzak eta babes produktuak dira, eta horien xedea, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek ezgaitasuna edota mendekotasuna duten pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzen ahalbidetzen dute.
Laguntza tekniko motak:
-Mugikortasunerako laguntza teknikoak.
-Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntza teknikoak.
-Babes eta zaintza pertsonalerako laguntza teknikoak.
-Etxebizitzaren altzari eta egokitzapenerako laguntza teknikoak.
-Komunikaziorako laguntza teknikoak.
Nork eska dezake:
-Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea
-% 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea
-Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua
Aparkaleku txartela
Definizioa: Ibilgailua, horretarako seinalatutako aparkalekuetan uzteko aukera ematen du. Ezinduentzako txartela eskatu aurretik, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ezgaitasun kalifikazioa eskuratzea derrigorrezkoa da.
Nork eska dezake: Legorretako Udalean erroldaturik dagoen eta mugikortasun arazoak dituen pertsona, zehazki, 7 puntu edo gehiagoko puntuazioa dutenak.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua
Gizarte zerbitzuak
- Gizarte-zerbitzuak
- Mendekotasun egoerak
- Ezgaitasun egoerak
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
- Zaintzaileentzat laguntza programa
- Eguneko arreta zerbitzua
- Telelaguntza zerbitzua
- Indarkeri matxista
- Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua
- Gizarte larrialdi laguntzak
- Gizarteratzean laguntzeko baliabideak
- Udal tasasen laguntzak eta hobariak
- Gizarte ekintza eta esku-hartze komunitarioa
- Garapen bidean