Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Mendekotasun egoerak

Mendekotasun egoerak

MBB mendekotasun balorazioa


Helburua: Autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala falta edo galdu izanagatik mendekotasun egoeran dauden eta eguneko jarduerak, batez ere bakoitzaren zaintza, egiteko laguntza behar duten pertsonen mendekotasun maila baloratzea.

Mendekotasun balorazioaren graduak:

I.gradua: Mendekotasun ertaina: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, gutxienez, egunean behin.

II.gradua: Mendekotasun larria. Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean bi edo hiru aldiz, baina ez duenean etengabe zaintzaile bat behar.

III.gradua: Mendekotasun handia: Pertsonak eguneroko ohiko jarduerak egiteko laguntza behar duenean egunean behin baino gehiagotan, eta bere autonomia intelektualaren eta fisikoaren galera dela medio, pertsona baten laguntza behar duenean ezinbestean eta etengabe.

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua

 

Mendekotasun balorazioa RAI


Definizioa: RAI balorazioa, adineko pertsona egoitza eta eguneko zentroetara bideratzeko orientazio tresna gisa erabiltzen da.

Nork eska dezake:

-Legorretan erroldatuta egonik, Espainian erroldatua egotea 5 urteko antzinakotasunarekin duen edonork. Azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan behar dira.

-Gutxienez 64 urteak beteak dituztenak.

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua

 

Mendekotasun egoerekin erlazionaturiko prestazio ekonomikoak


  • Familia ingurunean zaintza lanetarako prestazio ekonomikoa (FIZPE) 

Definizioa: prestazio ekonomikoa da, mendekotasuna duen pertsona bere familiako kide batek zaintzen duenean sortzen diren gastuen ordainketan laguntzeko.

Nork eska dezake:  

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonak

-Familia ingurunean zaindua izateko prestazio ekonomikoa jasotzeko baldintza hauek betetzen dituen pertsonak:

-Zaintzailea eta mendekotasun egoeran dagoen pertsona bizi-leku berean erroldatuta egotea

-Zaintzailea 18 urtetik gorakoa izatea eta mendekotasuna duen pertsonaren senitartekoa izatea (gutxienez 3.graduko ahaidetasuna izan behar du)

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua

 

  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)

Definizioa: laguntza ekonomikoa da, familiartekoa ez den pertsona laguntzaile baten kontratazioak ekarritako gastuak ordaintzen laguntzeko. Laguntzaile horrek mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustapenean lagunduko du, eguneroko oinarrizko bizitzako jardueren egiteari dagokionez.

Nork eska dezake: 

-Mendekotasun egoeran dauden pertsonak

-Berarekin ahaidetasunik ez duen 18 urtetik gorako pertsona kontratatzeko.

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua

 

  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (ZLPE) edo izaera pribatuko eguneko zentroan edo egoitzarako diru laguntza 

Definizioa: izaera pribatuko egoitza batean (eguneko zentroa edo egoitza iraunkorra) sartzeko prestazio ekonomikoa lortzea kostu horrekin laguntzeko.

Nork eska dezake: 

Mendekoa zerbitzu publikoaren itxaron zerrendan badago eguneko zentroko zerbitzua (3 hilabete badaramatza) edo egoitza iraunkor bat eskuratzeko; eta ez badauka plaza publikorik edo itunpekorik, diru laguntza hau onartzen zaio plaza pribatu bat ordaintzeko.

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua

 

Mendekotasun edota ezintasun egoerei aurre egiteko laguntza produktu teknikoak


Definizioa: Banakako diru laguntzak eta babes produktuak dira, eta horien xedea, Gipuzkoako Foru Aldundiak edo beste administrazio eskudun batek ezgaitasuna edota mendekotasuna duten pertsonei beren eguneroko jarduerak egiten eta gizarteratzen laguntzen ahalbidetzen dute.

Laguntza tekniko motak:

-Mugikortasunerako laguntza teknikoak.

-Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntza teknikoak.

-Babes eta zaintza pertsonalerako laguntza teknikoak.

-Etxebizitzaren altzari eta egokitzapenerako laguntza teknikoak.

-Komunikaziorako laguntza teknikoak.

Nork eska dezake:

-Eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea

-% 33 edo gehiagoko ezgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea

-Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana

Izapidea zeinek: 

Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua