Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Gizarte ekintza eta esku-hartze komunitarioa

Gizarte ekintza eta esku-hartze komunitarioa

Pikuak Kalera eta soinketa saioak


Definizioa: 65 urtetik gorako herritarren osasun jarduerak sustatzea dute helburu nagusia. Osasun fisikoan, emozionalean nahiz sozialean emaitza positiboak izatea bultzatzen dute, banakako mailan eta baita herritar kolektibo moduan ere.

Astearteetan soinketa saioak egiten dira, eta ostegunetan ibilaldiak eta hamaiketakoa jubilatu elkartean. Pikuak Kalera egitasmoari dagokionez, hiru ibilbide ezberdin egiten dira astero, banakakoaren gaitasunen arabera.

 

Droga-mendekotasunen prebentzioa eta kontsumo arduratsua


Definizioa: Gizarte Zerbitzuetatik, Ai Laket!! erakundearekin batera, herriko aisialdi-egitasmo giroan, alkohol eta bestelako droga kontsumoaren inguruko jarraibideak emateko programa jartzen da martxan. Modu horretara, arriskuak murrizteko esku-hartzean datza.   

 

Osasuna: desfribiladorea/erorketa tailerra.


Definizioa: Larrialdi une baten aurrean eta Bihotz Birika Geratze baten aurrean, laguntza  aurreratua iritsi bitartean, aplikatu behar diren Oinarrizko Bizi Euskarri eta Desfibriladorearen erabilpen teknikak ikastean datza.

Nori zuzendua: Legorretako herritar ororentzat

 

Azoka Solidarioa


Definizioa: Maila komunitarioan abenduan antolatzen den egitasmoan datza. Ongizate Lan Taldea eta herri mailako gainerako eragile ezberdinek elkarlanean, garapen bidean dauden herrialdeekiko sentsibilizazio jarduna eta diru bilketa antolatzen dute (2. eskuko azoka gisa). 

Eskuratzen den diruari dagokionez, Ongizate Lan Taldeak zein proiektuetara bideratuko den erabakitzen du.

 

Bakardadearen diagnostikoa eta esku-hartze komunitarioa


Definizioa: Legorretako Udalak eta Gizarte Zerbitzuak, Zabalduz Koop-. Elkartearekin batera, “HERRIA BIDELAGUN” deritzon lagun-egite sozial programa jartzen du abian. Herri mailako lanketa komunitarioaren bidez, bakardade egoera hauskorreko egoeran dauden Legorretako herritarren gizarteratzea du helburu, hauen bizi kalitatea hobetzeko.