Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua

Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua

Guraso Eskola


Definizioa: zerbitzu hau 2 eta 12 urte bitarteko haurren ongizatea bermatzeko familiei tresnak eskaintzean datza, beren seme-alaben hezkuntza prozesuan lagunduz; betiere horien eguneroko beharretatik abiatuta. 

Hauek izango dira saioetako edukiak:

-Haurren garapen ebolutiboa.

-Sozializazioa: haurren arteko harremanak, gatazken kudeaketa, frustrazioa.

-Sexualitatea, gorputz irudia, norbere buruarekiko eta besteekiko harremana.

-Mugak eta arauak, gurasoen rola.

-Kirola, denbora librea, jolasaren garrantzia.

-Familia estruktura eta familia oreka.

-Komunikazioa, asertibotasuna.

Nork eska dezake: Legorretako haurren guraso, zaintzaile edo tutoreak. 

Oharra: Gutxienez zortzi pertsona behar dira zerbitzua martxan jartzeko; izen-emate dataren arabera gordeko dira plazak.

Izapidea zeinek: 

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan 

 

Esku-hartze psikosoziala


Definizioa: Haur edota nerabeen garapena eta ongizatearen bermea kalte dezaketen egoera anitzak artatzen dira; beharrezkoa balitz, haur edota nerabearen beharrizanei erantzunez, bere gertuko inguruneari premiazkoa dagokion esku-hartze prozesua abian jarriz.  

Nork eska dezake: 

-Interesdunak: laguntza eskatzen duten familiak/zaintzaileak/tutoreak

-Ofizioz: 

-Gizarte Zerbitzuetan haur edota nerabearen garapen eta ongizaterako kaltegarriak diren bizitza-egoeren gaineko jakinarazpena eman ondoren. Jakinarazpen horiek norbanakoengandik edo zerbitzuetatik (ikastetxeak, osasun-zentroak, poliziak, epaitegiak, fiskala…) etor daitezke.

-Gizarte Zerbitzuetako departamentuan horrelako egoerak egon daitezkeela antzematen denean

Izapidea zeinek: 

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan 

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua

Informazio gehiagorako esteka: 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gizartepolitika/kolektiboak/haurrak-eta-nerabeak-babesik-gabe

 

Arreta goiztiarra


Definizioa: 0 eta 6 urte arteko haurrei, haien familia/zaintzaile/tutoreei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoari esaten zaio. Halako esku-hartzeen helburua da: ahalik eta azkarren erantzutea, osotara, garapenean nahasmenduak dituzten edo garapenean nahasmenduak izateko arriskua duten haurren premia iragankor edo iraunkorrei, aintzat hartuta osasuna, hezkuntza eta arlo soziala.

Izapidea zeinek: 

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan 

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua