Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Gizarteratzean laguntzeko baliabideak

Gizarteratzean laguntzeko baliabideak

Gizarteratze prozesuetan laguntzeko zehazten diren udal mailako baliabide eta prestazioez gain (GLL; Gizarte ekintza eta esku-hartze komunitarioak; Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua; Eguneko Arreta Zerbitzua; eta, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua), Gipuzkoako Foru Aldundiak, besteak beste, ondorengo zerbitzu, programa eta diru-laguntzak eskaintzen ditu: 

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen zerbitzuak eta programak


  • Gizarte bazterketaren balorazio eta diagnostiko zerbitzua

Definizioa: bazterketa egoeren identifikazioa egiten da, eta, hala badagokio, haien mailaketa ere bai. Orobat, bideratzen ditu eskatzaileak beren beharrizanei ondoen erantzuten dieten zerbitzurantz edo prestazio ekonomikorantz, edota zerbitzuen eta prestazio ekonomikoen arteko konbinaziora. Barne hartzen ditu:

Nork eska dezake: gizarte bazterketa egoera batean egotearen zantzuak aurkezten dituen pertsonak.

 

  • Laguntza espezializatuaren programa

Definizioa: akonpainamendu espezializatua da (bigarren mailako gizarte prestazio bat), zeinetan pertsonak profesional kualifikatu batekin harremanetan egonda parte hartzen duen bere moldaera autonomoa hobetzen eta gizarteratzen.

Nork eska dezake: gizarte bazterketa egoera batean egotearen zantzuak aurkezten dituen pertsonak.

*Era berean, GFA-ren eskutik eskaintzen dira bestelako programak eta zerbitzuak ere, esate baterako: arreta psikologikoko programa; adikzioak dituzten pertsonak gizarteratzeko programak; espetxeko esperientzia duten pertsonentzako programak; migratzaileentzako programak; gutxiengo etnikoentzako programak; eta, gizarteratzearen kudeaketa aktiborako programak.

Informazio gehiagorako esteka: 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gizartepolitika/kolektiboak/gizarte-bazterketan-dauden-pertsonak

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen diru-laguntzak


  • Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak

Definizioa: hileko diru-laguntza bat da, bi modalitate dituena: elbarritasunekoa eta zahartzarokoa. Zenbatekoa oso txikia da.

Nork eska dezake: diru sarrerarik ez dutenek edo oso diru sarrera txikiak dituztenek. 

 

  • Kotizatu gabekoen pentsioak

Definizioa: Gizarte Segurantzaren pentsioak dira, baina Euskadin foru aldundiek kudeatzen dituzte. Bi modalitate daude: baliaezintasuna eta erretiroa.

Nork eska dezake: gutxieneko diru sarrerarik ez duten pertsonek.

 

  • Kotizatu gabekoen pentsioaren etxebizitzako alokairu osagarria

Definizioa: kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonek eskubidea dute laguntza osagarri bat jasotzeko, alokairuko gastuak baldin badituzte. Osagarri hori urtean behin ordaintzen da.

Nork eska dezake: kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonek, baldin eta alokairuko gastuak badituzte.