Menu

Botoia atzera bueltatu

Udal tasen laguntzak eta hobariak

 Udal Tasasen laguntzak

 

Udal tasen diru-laguntzak


Definizioa: Legorretako Udal zerga eta tasak ordaindu ahal izateko emango diren diru-laguntzak. 

Udal diru laguntza hauek ondorengo zerga eta tasentzat izango dira:

-Hiri ondasun higiezinen gaineko zerga

-Edateko uraren horniketagatiko tasa

-Zaborrak biltzegatiko tasa.

Nork eska dezake: 

-Bizikidetza-unitateko diru sarrerek ezingo dute gainditu Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak araudian zehazten diren mugak

-Eskatzailea erroldan adierazten den etxebizitzan erroldatuta egon beharko da

-Bizikidetza-unitatea osatzen dutenek Udal zerga eta tasak ordaintzeko diru-laguntzak araudiko 2. artikuloko 3.puntuko baldintzak bete beharko dituzte

Udal araudia: 

Udal diru-laguntzak arautzen dituen udal arautegia: https://www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia#31-udal-diru-laguntzak

Izapidea zeinek: 

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan 

Erabakia zein organok hartzen duen: 

Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuak

 

Familia ugarien hobariak


Definizioa: familia ugarien titulua dutenentzat hobarian datza.

Hiru hobari mota: 

-Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 3 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino ordainsari txikiagoa jasotzen badute: Kuota osoaren %75.

-Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 4 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino ordainsari txikiagoa jasotzen badute: Kuota osoaren %80.

-Adin txikiko edo 24 urtetik beherako 5 seme-alaba, baldin eta azken horiek ikasten ari direla egiaztatzen badute eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino ordainsari txikiagoa jasotzen badute: Kuota osoaren %90.

Nork eska dezake: familia ugaria osatzen duten familiek; baldin eta horiek aurrekoak nahiz udal araudiak jasotzen dituen baldintzak betetzen badituzte.

Udal araudia: https://www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia#31-udal-diru-laguntzak

Sartu