Indarkeria matxista
Herritar orori zuzenduta. Indarkeria matxistaren biktima bazara edo ingurukoren bat biktima izanez gero, eta informazioa behar baduzu: gerturatu, deitu edo idatzi Gizarte Zerbitzuetara. Bertan azalduko zaizu zein baliabide eta orientabide dauden.
Zer egin? Nora jo?
Aukera desberdinak daude:
LEGORRETAKO UDAL GIZARTE ZERBITZUAK
Harremanetarako informazioa:
Astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00
Helbidea: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuak
Kale Nagusia, 12, 20250 Legorreta, Gipuzkoa
Tel.: 943-08 52 90
Helbide elektronikoa: gizarte@legorreta.eus
ERTZAINTZA
Harremanetarako informazioa:
Eguneko 24 orduetan, urteko 366 egunetan
Larrialdietarako deiak: 112
Helbidea: Inguruko ertzain-etxera joan zaitezke (Senpere Kalea, s/n, 20200 Beasain, Gipuzkoa)
*Biktima ez bazara baina inguruko norbait biktima izan daitekeela uste baduzu: bertaratu, informazioa eskatu eta salatu ere egin dezakezu.
Tel. (Beasaingo ertzain-etxea): 943 08 88 00
Premiazkoa ez bada: App ERTZAINTZA erabil dezakezu, mezu anonimoak bidaltzeko
Informazio gehiagorako esteka: https://www.ertzaintza.euskadi.eus/lfr/eu/web/ertzaintza/violencia-de-genero
EUSKO JAURLARITZA
Informazio eta beste edozein laguntza:
Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako zerbitzu berezia eskaintzen du: doako telefono-arreta 24 orduz
Indarkeria matxista kasuetarako arreta telefonoa: 900 840 111
Entzumen edota hizketaren ezgaitasuna duten genero-indarkeriaren biktimentzako arreta telefonoa: 900 116 016
GIZARTE LARRIALDI ZERBITZUAK
Larrialdi egoeretarako harremanetarako informazioa:
Tel.: 112
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen programak eta zerbitzuak
- Arreta psikologiko banakakoa eta taldekakoa
Definizioa: zerbitzuak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxista pairatzen dutenak dira, eta tratamendu psikologiko bat hasi nahi dutenak, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatuaren bitartez. Zerbitzu honek indarkeria matxistaren ondoriozko beharrizan psikoemozionalei helduko die.
Nork eska dezake: Bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu-askatasunaren kontrako delituak jasan dituzten biktima (seme-alabak barne) eta erasotzaileek.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua
- Arreta sozio-juridikoa
Definizioa: orientazio juridikoko prestazioa da, eta informazioa nahiz orientazioa ematen ditu indarkeria matxistak eragindako egoerei heldu eta tresna juridikoen bitartez konpontzeko. Programak arreta emango dien emakumeak indarkeria matxistaren biktimak dira, lege informazioa eta aholkularitza nahi dituztenak esparru juridikoko baliabideei eta familia-zuzenbideari buruz, arreta indibidualizatu eta pertsonalizatu baten bitartez.
Nork eska dezake: Bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo sexu-askatasunaren kontrako delituak jasan dituzten biktimak.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzueta
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua
- Arreta psikosozial anbulatorioa
Definizoa: diziplina arteko esku-hartze mota bat da, eta helburutzat duen arretaren hartzaileak indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak dira: egoitza-baliabide batean sartu nahi ez dutenak edo haietako batean egonaldia amaitu berri dutenak, eta beren beharrizanei egokitutako jarraipen anbulatorioa behar dutenak.
Esku-hartze psikosozialeko programaren barruan esku-hartze anbulatorioko bi talde daude, helburu desberdinak dituztenak:
-Hainbat arrazoirengatik harrera zentro batean bizi ez diren emakumeentzako segurtasun, kontzientziazio eta akonpainamendu programa; dena den, aintzat hartzen da indarkeria jasateko arrisku handian izatea.
-Egonaldi laburreko edo ertaineko zentroan bere egonaldia amaitu ondoren banakako edo familiako arreta-planaren jarraipena behar duten emakumeentzako jarraipen programa.
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan
Erabakia zein organok hartzen duen:
Gipuzkoako Foru Aldundia-Gizarte Politiketako Departamentua
Esteka edo gidaliburu interesgarriak:
- Indarkeria matxistaren biktimak (Gipuzkoako Foru Aldundiaren web orrialdea)
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gizartepolitika/kolektiboak/indarkeria-matxistaren-biktimak
- Genero indarkeriaren biktimentzako informazio-gida judiziala
- Terminologia- Indarkeria matxistaren arloko kontzeptuak
- Emakunde: Emakumearen Euskal Erakundea
Gizarte zerbitzuak
- Gizarte-zerbitzuak
- Mendekotasun egoerak
- Ezgaitasun egoerak
- Etxez etxeko laguntza zerbitzua
- Zaintzaileentzat laguntza programa
- Eguneko arreta zerbitzua
- Telelaguntza zerbitzua
- Indarkeri matxista
- Gizarte eta hezkuntza arloan eta arlo psikosozialean esku-hartzeko zerbitzua
- Gizarte larrialdi laguntzak
- Gizarteratzean laguntzeko baliabideak
- Udal tasasen laguntzak eta hobariak
- Gizarte ekintza eta esku-hartze komunitarioa
- Garapen bidean