Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EEL)
Definizioa: Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua, zerbitzu publikoa da eta bere kabuz baliatzeko edo famili gunea osorik mantentzeko zailtasunak dituzten familia edo pertsonei zuzenduta dago; beren ongizate fisikoa, psikikoa edota soziala berrezartzeko xedea du prebentzio, laguntza edota errehabilitazioko banako programa baten bidez. Horrela, ahal den bitartean norberaren etxean bizi ahal izatea laguntzen du.
Nori zuzendua:
-Mendekotasuna dutenentzat
-Gizarteratzeko zailtasunak dituztenentzat
-Familien eta haurren babeserako
Udal araudia:
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen udal arautegia: https://www.legorreta.eus/udala/udal-arautegia#30-udal-zerbitzuak
Izapidea zeinek:
Aurrez aurre: Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuetan